Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Atxilotuak Sestaon, Durangon eta Ermuan, indarkeria matxistagatik

Hiru gizonezko atxilotu dituzte azken bi egunetan, emakumeei egindako erasoengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Sestaon, Durangon eta Ermuan, indarkeria matxista leporatuta, Segurtasun sailaren arabera.

Pasatu den ostiralean, gizonezko batek haren bikotekide ohiari eraso egin zion Sestaon. Mariana Pineda kaleko etxebizitza batean izan zen liskarra. Emakumezkoaren arabera, irailean banandu zen bikotekide ohiarengandik, baina etxera joan eta motorreko kaskoa bularrera bota zion. Gainera, bi eskuekin lepotik heldu eta paretaren kontra bota zuen.

Udaltzainak etxebizitzara joan ziren, eta bertan atxilotu zuten gizonezkoa, indarkeria matxista egotzita.

Durangon, liskar baten ostean, bikotekideak eraso egin ziola salatu zuen emakume batek larunbat goizaldeko 03:15 inguruan. Ertzaintza bikotearen etxera joan zen, eta emakumeak lepoan, bularrean eta besoan bikoteak eragindako atzamarkadak zituela konturatu zen. Hori dela eta, 28 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten.

Ermuan, larunbatean, 16:45 inguruan, bikotekide ohiak jo egin zuela abisatu zion Ertzaintzari emakume batek. Biktimaren hitzetan, alaba txikiarekin haren gelan zegoela, bikotekide ohiak –etxe berean bizi ziren- iraindu egin zuen eta eskuarekin begi ondoan kolpe bat eman zion. Agenteek ikusi zuten emakumeak aipatutako tokian gorriune bat eta ubeldu bat zituela, eta 52 urteko gizonezkoa atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Ermua berriak