Gizartea -

Gertaera

Esku-frenoa txarto jarrita zuen auto batek 3 lagun zauritu ditu Ermuan

Hiru urteko neskatxa bati, bere aitari eta 80 urteko adineko bati zauri arinak eragin dizkie autoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidaririk gabeko eta esku-frenoa txarto jarrita zuen auto batek Ermuko malda bateko beherako bidea hartu eta hiru urteko neskatxa bat, bere aita eta adineko bat zauritu ditu, zenbait kolpe emanda eta ubeldura eraginda.

Gertaera 10:45ak aldera jazo da Iparragirre kalean, herriaren erdigunean, Ermuko udaltzain batek jakinarazi duenez.

Autoaren gidariak ibilgailua malda batean utzi du inguruan zuen beste auto batean gauza batzuk egiteko, motorra piztuta zuela, eta antza txarto jarri du esku-frenoa.

Une horretantxe, autoa aldapan beherako bidea hartu du eta 80 urteko emakume bat jo du, gero espaloira igo da eta bertan hiru urteko neskatxa bat eta bere aita zauritu ditu.

Istripuaren lekukoek osasun-etxeraino heltzen lagundu dituzte zaurituak, handik gertu baitzegoen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Ermua albisteak