Gizartea -

Argia Sariak

ETBko 'Tribuaren Berbak' saioak Telebistako Argia saria jaso du

Gainerako saridunak hauek izan dira: Maite Asensio Berriako kazetaria, Eider Olazar Infozazpiko esataria, topatu.info webgunea eta Errigora publizitate-ekimena.

Kike Amonarriz ETBko aurkezlea, gainerako saridunekin batera. Argazkia: EITB
Argia saridunak, elkarrekin
ETBko 'Tribuaren Berbak' saioak Telebistako Argia saria jaso du

0:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETB1eko 'Tribuaren Berbak' Kike Amonarrizek zuzendu eta aurkeztutako saioak Telebistako Argia saria eskuratu du ostiral honetan izan den sari banaketa ekitaldian.

Kike Amonarrizekin batera lan-taldea igo da saria jasotzera. Erronka euskarari buruzko erreportajea era dibertigarrian egin, eta "emaitza ona" izan dela ikustea, "pozgarria" izan dela esan du Amonarrizek

Horrez gain, Maite Asensio Berriako kazetariari eman diote Prentsa Idatziaren saria; Infozazpiko Eider Olazar Elduaienek jaso du Irratia saria Kalegorrian saioan egindako lanagatik; topatu.info Gazte Proiektu Komunikatiboarentzat izan da Interneteko saria; eta Errigora ekimenak jaso du publizitateko Argia Saria.

Sariak ostiralean, urtarrilaren 31ean, banatu dira Usurbilgo Atxega jatetxean egindako ekitaldian. Argia astekariak, sari hauen bidez, komunikazioaren munduan euskaraz eginiko lana eta ahaleginak eskertu eta goraipatu ditu .

'Tribuaren  Berbak' euskarari eta komunikazioari buruzko programa  da, eta bertan, euskararen alderdirik deigarrienak, interesgarrienak eta ezezagunenak agertzen dira modu entretenigarri eta dinamiko batean.

Orio ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin egindako programa honek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Euskararen inguruko interesa piztu nahi du, jorratuko diren gaiekin ikusleak harritu, entretenitu eta informatu, eta jendeak izan ohi dituen kezkak eta galderak erantzun, beti ere, modu atsegin batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea