Gizartea -

Ezbeharra

Astigarragan desagertutako gaztearen bila ostegunean jarraituko dute

Desagertutako pertsona 34 urteko gizonezkoa da. Dirudienez, larunbatean Astigarragako sagardotegi batera joan zen lagunekin, eta bertatik irten zen, geroago, "nahiko mozkor" eta "afaldu gabe".

Astigarragan desagertutako gaztea. Argazkia: Euskal Herria zuzenean.
Ertzaintzak Iñaki Garcia bilatzeari ekin dio

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bertan behera utzi ditu iluntzean igande goizaldean Astigarragan (Gipuzkoa) desagertu zen gaztea bilatzeko lanak. Ostegunean berriz ere ekingo diote Urumea ibaia miatzeari.

Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen astelehenean, igande goizaldean Astigarragan (Gipuzkoa) desagertu zen gaztea aurkitzeko. Azkenekoz, egun hartan ikusi zuten, lagunekin afaldu zuen sagardotegi batetik irtetean neska batekin hitz eginez.

Alexander Urbieta lagunak azaldu duenez, desagertutako pertsona Iñaki Garcia da, 34 urteko donostiarra. Larunbat gauean lagun batzuekin Astigarragako sagardotegi batera joan zen, eta, zertxobait geroago", "nahiko mozkor" eta "afaldu gabe" irten zen.

Urbietak adierazi duenez, Iñaki herrira iritsi, eta neska bati deitu zion, harekin egon zen 00:30 arte. Ordu horretan lagunak taxien geltokira lagunduko ziola esan zion, "oso mozkorra zegoelako".

Halere, Iñakik eskaintzari uko egin zion "haserre", eta Donostiako Martutene auzora ibiltzen hasi zen, bertan, herritarren laguntzaren bitartez senideek izandako berrien arabera, sagardotegitik irteten ari zen pertsona talde batek lagundu zion 26 autobuseko geltokira, "nahiko mozkor eta erortzen ari zela" ikusi zutelako.

Igandeko 01:00ak aldera, pertsona talde horrek autobusa hartu zuen, baina gaztea geltokian geratu zen. Azkenekoz bertan ikusi zuten.

Geroago, Iñakiren lagunek mugikorrera deitu zioten, igandean, baina alarmak ez ziren piztu lanpostura joan ez zen arte. Familiak astelehen arratsaldean aurkeztu zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean, eta senideek gaztearen irudiaren kartelak jarri dituzte hainbat gunetan, hura aurkitzeko asmoz.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Astigarraga bideoak