Gizartea -

Istripua

Emakume bat zauritu da zirkulazio istripu batean, Urdulizen

Emakumeak kolpea hartu du sudurrean eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute BI-634 errepidean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da gaur goizean Urdulizen gertatu den zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra BI-634 errepidean gertatu da, 08:45 inguruan, eta oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute.

Istripuaren ondorioz, autoaren gidariak kolpea hartu du sudurrean, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Urduliz albisteak