Gizartea -

Ezbeharra

Eibarko emakume bat erreskatatu dute Mutrikuko hondartzan

Gaur arratsaldean izan da ezbeharra, eta Donostia Ospitalera eraman dute Eibarko bizilaguna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko emakume eibartar bat erreskatatu dute gaur Mutrikuko Saturraran hondartzako uretan. Osakidetzako helikoptero batek Donostia Ospitalera eraman du emakumea, Segurtasun Sailetik adierazi dutenez.

Arratsaldeko 15:50 inguruan, hondartzan zegoen mediku batek atera du uretatik emakumea, zentzua galduta. Geroago, helikoptero bat iritsi da, aparkalekuan lurra hartu eta Eibarko bizilaguna Donostia Ospitalera garraiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar albisteak Mutriku