Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ebola | Protokoloa martxan jarri dute Donostiako Ospitalean

Gizartea

Ebola gaitza

Ebolaren kontrako protokoloa martxan jarri dute Donostia Ospitalean

Erredakzioa

2014/09/14

Gasteizen bizi den Nigeriako emakume bat da eria. Orain 15 egun itzuli zen bere jaioterritik, eta sukar handiarekin ospitaleratu dute.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Osakidetzak ebolaren kontrako protokoloa abiatu du Donostia Ospitalean, gaixotasunarenak izan litezkeen sintomak dituen pertsona bat ospitaleratu baitute.

Gasteizen bizi den Nigeriako emakume bat da eria. Jaioterrira joan eta orain dela 15 egun bueltan itzuli zen Gasteizera. Osakidetzaren arabera, emakumeak sukar arina izan du zenbait egunez, baina atzo gora egin zion eta kalentura handia izan zuen. Hori dela eta, emakumeak berak Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzura jo zuen. Han, emakumea aztertu, eta ebolarenak izan litezkeen sintomak zituela eta,  Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, protokoloak dioen moduan. Orain egonkor dago, Osakidetza euskal osasun zerbitzuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Datozen 24 orduetan jakingo dira proben emaitzak, ebola kasua den baieztatzeko, edo, aldiz, antzeko sintomak dituen bestelako gaixotasunen bat den argitzeko, orain arte beste erkidego batzuetan gertatu den bezala.

Osasun Zerbitzuak eta Osakidetzak ez dute informazio gehiagorik emango gaixoaren egoerak bere horretan jarraituz gero eta egindako proben emaitzak eskuan izan arte.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena