Gizartea -

Istripu larria Nafarroan

Gizon bat hil da Mendabian bere autoa errepidetik atera eta gero

Autoa errepidetik atera eta irauli egin da NA-134 errepideko 75,8 kilometroan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Pertsona bat hil da Mendabiako istripuan.
Pertsona bat hil da Mendabiako istripuan.
Trafiko istripuz hildako bat Mendabian

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur istripu batean, NA-134 errepideko 75,8 kilometroan, Mendabian, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Biktimaren autoa errepidetik atera eta irauli egin da. Guardia Zibila ezbeharra ikertzen ari da.

Hildakoa 65 urteko gizon bat da. Ezbeharra izan duen noranahiko ibilgailuaren gidaria zen.

15:26ean istripuaren abisua jaso dute larrialdi zerbitzuek, Nafarroako Exekutiboak jakinarazi duenez.

Guardia egiten ari zen medikuen taldea bertaratu da, baina ezin izan du biktima suspertu. Era beran. anbulantzia bat eta Lodosako suhiltzaileak bertaratu dira. Biktimaren gorpua erreskatatu dute suhiltzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Nafarroa Mendabia bideoak