Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Emakundek komunikazio ez-sexista errazteko gida bat eratuko du

Gizartea

Berdintasuna

Emakundek komunikazio ez-sexista errazteko gida bat eratuko du

Erredakzioa

2014/10/27

Erakundeak lankidetza prozesua abiatuko du hedabideekin eta publizitate-agentziekin, komunikazio ez-sexista sustatzeko

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Emakundek lankidetza prozesua abiatuko du hedabideekin eta publizitate-agentziekin, informazio ez-sexistaren erabilera sustatzeko, Izaskun Landaida erakunde horretako zuzendariak aurreratu duenez.

Horren esanetan, Begira publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko aholku batzordeak abiatuko du lankidetza prozesua, "komunikazio barneratzailea eta berdintasunaren aldekoa eraikitzeko".

Prozesu horretan bi sektoreotako ordezkariek hartuko dute parte, eta, Emakunderekin batera, informazio eta publizitate ez-sexista tratatzeko kode deontologiko bat sortuko dute.

Halaber, hedabideetako eta publizitate agentzietako profesionalei prestakuntza ematea eta komunikazio barneratzailearen bidean aurrera egiteko estrategia bat garatzea ere izango dute helburu.

Publizitate sexista jostailuen iragarkietan

Bestalde, Begira batzordeak jostailuen iragarkiak aztertu zituen iazko Gabonetan, eta umeentzako publizitatea sexista dela ondorioztatu du.

"Berdintasunaren alorrean XX. mendean aldaketak izan badira ere, jostailuen iragarkiek genero eredu tradizionalak betikotzen dituzte oraindik", adierazi du batzordeak. Izan ere, "neskatoei Barbie bezalakoak izaten irakasten zaie, eta mutilei txapeldunak izaten".

Ikerketaren arabera, mutilak protagonistak dituzten iragarki gehienak (% 50) akzio-figurei eta ibilgailuei buruzkoak dira, eta neskak protagonistak dituztenak (% 62,7), aldiz, panpinei buruzkoak.

Gainera, neskak agertzen diren iragarkietan gehien erabiltzen den kolorea arrosa da, eta mutilak agertzen direnetan, kolore biziak eta neutroak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena