Gizartea -

Gertakaria

Indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua aurkitu dute Gasteizen

Ikerlariek bi hipotesi omen dituzte esku artean: emakumeen kontrako indarkeria kasua izatea edo droga trafikoarekin lotutako hilketa izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak emakume baten hilotza aurkitu zuen atzo arratsaldean, 16:30 aldera, bere etxean, Gasteizko Guayakil kalean.

Ertzaintzak baieztatu du indarkeria zantzuak zituela gorpuak, baina ez du beste informaziorik eman nahi izan.

Zenbait hedabidetan argitaratu diren albiste batzuen arabera, ikerlariek bi hipotesi dituzte esku artean: emakumeen kontrako indarkeria kasu bat izatea edota droga trafikoarekin lotutako hilketa bat izatea.

Emakumeak Gasteizko taberna batean lan egiten zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Krimenak azken ordukoa