Gizartea -

Denboralea

Atzerapenak Getxo eta Plentzia arteko metroan, tximistek eraginda

Gauean eta goizeko lehen orduetan izan dira arazoak, Getxo eta Plentzia arteko hainbat zerbitzutan, baina 09:00etarako konponduta zegoen.

Argazkia: @rluceno
Argazkia: @rluceno
Argazkia: @rluceno

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart, Bizkaia osoan erori diren tximistek arazo ugari sortu dituzte. Getxo eta Plentzia arteko metroan, esaterako, arazo teknikoak eragin dituzte, eta, ondorioz, zerbitzuetan atzerapenak izan dira. 09:00etarako konponduta zegoen.

Tximista batek Larrabasterrako metro-geltokia jo du Sopelan eta sute txiki bat eragin du trenak gordetzeko eremuan. Langileek eurek itzali dute sua.  Ez da inor zauritu, baina atzerapenak izan dira metroaren zerbitzuan.

Euri, haize eta ekaitz denboraleak beste sute bat ere eragin du Bizkaian. Karrantzan tximista batek jota Las Barcenas auzoko baserri bat erre da, eta suhiltzaileek itzali behar izan dute. Eraikina hutsik zegoen eta, beraz, ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Plentzia albisteak