Gizartea -

Granada

Hiru apaiz eta laiko bat atxilotu dituzte pederastiarekin lotuta

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, gazte batek salatutako pederastia kasuarekin zerikusia dutelakoan atzeman dituzte Granadako lau elizgizonak.

Granadako Apezpikutzak barkamena eskatu zuen atzo. EFE
Granadako Apezpikutzak barkamena eskatu zuen atzo. EFE
Hiru apaiz eta sekular bat atxilotuta, pederastiarekin lotuta

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru apaiz eta laiko bat atxilotu dituzte gaur Granadan, gazte batek salatutako sexu-gehiegikeriekin zerikusia dutelakoan. Laikoa erlijio irakaslea da, atxilotutako apaizen oso gertukoa, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Lau atxilotuak Poliziaren egoitzatik atera dituzte arratsaldean etxebizitzetan miaketak egiteko, auziko iturriek jakitera eman dutenez.

Lau atxilotuak auto ezberdinetan 16:30 aldera atera dituzte polizia-etxetik; izan ere, Granadako argibideetako 4. epaitegiak inkomunikazioa ezarri die.

Miaketak amaitu bezain laster Poliziaren egoitzara berriro eramatea espero dute; izan ere, oraindik ez dute polizien aurrean deklaratu.

24 urteko gizonezko batek urrian jarritako salaketaren harira zabaldu zuen ikerketa epaileak. Gazte horrek Frantzisko aita santuari gutun bat igorri zion, adingabea zenean Granadan elizgizon batzuek sexu-gehiegikeriak egin zizkiotela salatuz. Aita Santuak abuztuan deitu zion, Elizaren izenean barkamena eskatzeko, eta, ondoren, salaketa jartzea erabaki zuen gazteak.

Oraingoz, ikerketako iturriek ez dute jakitera eman atxilotutakoen inguruko daturik. Atxiloketak non egin diren ere ez dute zehaztu. Granadako 4. Instrukzio Epaitegiak agindu du operazioa. Sumarioa sekretupean ipini du epaileak.

"Ikerketa sekretupean"

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak hedabideen aurrean jakitera eman duenez, "ikerketa aspaldi zabaldu zen, eta sekretupean dago. Poliziak lau pertsona atxilotu ditu gaur goizean, eta epailearen esku utzi ditu. Kasuarekin zerikusia izan dezaketen lau elizgizon dira".

Ikerketaren inguruko informazio zehatzik ezin duela eman jakinarazi du ministroak, sumarioa sekretupean dagoelako, baina Barne Ministerioak ikerketaren berri "aspalditik" duela esan du.

Kasu honek Elizan izan dezakeen eraginari buruz galdetuta, Fernandez Diazek esan du Espainiako Gotzainen Biltzarrak jada eman duela bere iritzia eta Elizaren jarrera argi geratu dela. "Aita Santua, Elizaren ordezkari gorena, izan da gai hau aireratu duena", esan du.

"Uste dut inork ezin duela zalantzan jarri Joan Paulo II.ak, Benedikto XVI.ak eta Frantzisko aita santuak Elizaren barruan horrelako jarrerak desagerrarazteko egin duten lana", azaldu du.

"Tamalez, horrelakoak ez dira Elizaren barruan bakarrik geratzen", gaineratu du Fernandez Diazek. "Eliza ahalegin guztia egiten ari da jarrera hauek desagerrarazteko, baina gizarteko esparru guztietatik desagerrarazi behar dira horrelakoak", azpimarratu du.

Andaluziako Auzitegi Nagusiak agiri batean jakinarazi duenez, atxilotuak epailearen esku utziko dituzte 72 orduko epean, poliziek ikerketak amaitu bezain laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Delituak azken ordukoa Espainia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak Eliza Katolikoa eta abusuak Eliza Katolikoa