Gizartea -

Ezbeharra

Eraikin bat jendez hustu dute Errenterian, sute baten ondorioz

Suhiltzaileek sua itzali dute eta bizilagunek euren etxeetara itzuli dira, sua piztu den solairukoak izan ezik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, Errenterian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua eraikineko bosgarren solairuan piztu da eta ez da inor zauritu.

Sua 00:30ean piztu da Iztieta kaleko etxebizitza eraikin bateko bosgarren solairuan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Sutearen berri izandakoan suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira eta bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte.

Suhiltzaileek berri eman dutenez, seigarren solairuko bizilagunek ezin izan dute eskaileratatik jaitsi eta suhiltzaileen laguntzaz atera dira.

01:45ak aldera sua itzaltzea lortu dute eta, ondoren, bizilagunak euren etxeetara itzuli dira sua piztu den solairukoak izan ezik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak argazkiak Errenteria albisteak