Gizartea -

145.000 euro

20 atxilotu, zazpi Euskadin, Gizarte Segurantzari iruzurra egiteagatik

Gizarte Segurantzari eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) iruzurra egiten zion sare bat desegin du Polizia Nazionalak Kantabrian, EAEn eta Galizian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzari eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) iruzurra egiten zion sare bat desegin du Polizia Nazionalak Kantabrian, EAEn eta Galizian. Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Euskadin.

Kantabrian 12 lagun atxilotu dituzte, tartean sarearen ustezko buruzagiak, 40 urteko A.C.L. eta 43 urteko JR.M.E. Biak Castron bizi ziren. EAEn zazpi pertsona atxilotu dituzte eta bakarra Galizian.

Kantabriako Bulego Nagusiak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Castroko bi atxilotuek ustez lan kontratu faltsuak ematen zituzten enpresa faltsuen bidez, eta Gizarte Segurantzan alta emateko diru baten truke. Horrela, atzerritarrak erregularizatu, langabeziaren diru-laguntzak jaso edo espetxe onurak lortzen zituzten langileek.

Iruzurrak Gizarte Segurantzan 145.000 euroko zuloa eragin du. Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskatzailetzak irregulartasunak antzeman zituen abuztuan, Castroko bi enpresatan. Benetako enpresak ez zirela eta gezurrezko kontratuetan oinarritutako altak aurkezten zituztela egiaztatu zuen.

Operazioa martxan jarri zuten eta bi fasetan aurrera eraman dute, aurrenekoa Kantabrian eta bigarrena Euskadin eta Galizian. Lehen fasean sarearen buruzagiak eta enpresa faltsuetako langileak atxilotu zituzten.

“Premia”

Ustezko langileak “premiazko” egoera ekonomikoetan zeuden pertsonak ziren, kasu batzuetan kotizazio denbora gutxi behar zuten diru-laguntzak jaso ahal izateko eta beste batzuetan, prestazioa kobratzeko eskubidea zuten, baina jaso ahal izateko epea agortu zitzaien.

Hilean 400 bat euro ordaintzearen truke lan kontratu faltsu bat lortzen zuten eskubideak eta diru-laguntzak bereganatzeko.

Kartzelan zigorrak betetzen ari ziren pertsonei kontratuak egin zizkien sareak, espetxe onuren truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak bideoak