Gizartea -

Sutea

Baserri bat kiskali da Zumarragan

Goizaldean piztu da sua, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik. Ezbeharrak ez du kalte pertsonalik eragin eta abereak baserritik atera ahal izan dituzte.

Horrela geratu da Anduzu baserria. Argazkia: eitb.eus
Anduzu baserria
Horrela geratu da Anduzu baserria. Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako Anduezu baserria erabat kiskali da goizaldean izan den sutearen ondorioz. Ez da inor zauritu, eta baserrian zeuden abereak ere onik atera dituzte.

Goizaldeko lau eta erdiak aldera hasi da sua Zumarragako San Kristobal auzorako bidean dagoen Anduezu baserrian. Sua zerk eragin duen ez dakite oraindik. Ez da inor zauritu, eta abereak sua zabaldu baino lehen atera ahal izan dituzte ukuilutik.

Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera, eta San Kristobal auzora doan errepidea itxita egon da, Zumarragako Udaltzaingoak eitb.eus-i esan dioenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Zumarraga