Gizartea -

Gipuzkoa

Beste zulo bat zabaldu da AHTko lanetan, Zizurkilen

Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez, luizi "txiki" bat izan zen ostegun arratsaldean, eta, ondorioz, 4x5 metroko zuloa ireki zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizurkilen (Gipuzkoa), Abiadura Handiko Trenaren tuneletako bat egiten ari diren lekuan, luizia izan zen atzo arratsaldean, eta, ondorioz, lau metro sakon eta bost metro luze den zulo bat zabaldu zen.

Euskal Trenbide Sareak (ETS) ohar batean jakinarazi duenez, lur-jausi "txikia" izan zen ostegun arratsaldean Zizurkilgo tunela egiteko lanetan, Hernialde-Zizurkil tartean.

Lur mugimenduaren ondorioz, zuloa zabaldu zen tunelaren ganga gainean dagoen 10 metroko estalduran.

Iristeko erraza den toki batean jazo denez, atzo bertan bete zuten zuloa eta "lur-saila sendotzeko lanak" egin zituzten. Horrez gain, "mikropiloteekin egindako estalpea" paratu dute zulatzen jarraitu ahal izateko.

ETSren esanetan, Zizurkilgo Udalari eman beharreko abisua eman zioten eta hartu beharreko neurriak jakinarazi zizkioten.

Hernialde, Anoeta, Asteasu eta Zizurkil herrien artean dagoen AHTaren zati honek 5.870 metroko luzera du, eta tarte gehienak lurrazpikoak dira. Hainbat tunel eta hiru bidezubi egiten ari dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa