Gizartea -

Operazioa

Bilboko etxe okupatu bat hustu eta lagun bat atxilotu du Ertzaintzak

Maison 13 etxe okupatua hustu dute eta, atxiloketaz gain, bi pertsona inputatu dituzte.

Ertzaintza, Bilboko Maison 13 etxe okupatua husten. EFE
Ertzaintza, Bilboko Maison 13 etxe okupatua husten. EFE
Lagun bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon etxe okupa bat hustean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 10:00etan ekin dio Bilboko Zazpikaleetako Maison 13 etxe okupatua husteari, eta pertsona bat atxilotu eta beste bi inputatu ditu, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Lau solairuko eraikina da, eta Dendarikale kalean dago.

Agenteek hainbat pertsona eraikinetik atera eta identifikatu dituzte. Antza denez, hainbat lagunek bere burua kateatu eta goiko solairuak blokeatu dituzte, ertzainak sar ez zitezen.

Bilboko epaitegi batek aginduta joan da Ertzaintza eraikina hustera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa