Gizartea -

Deustobarometroa

Euren lan-baldintzek okerrera egin dutela uste dute euskal langileek

Deustobarometroaren inkestak jasotzen duenez, langabezia da euskal herritarrak gehien arduratzen dituen gaia.

Langabezia da oraindik ere euskal herritarren kezka nagusia

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal langileriaren % 71ren ustez, beraien lan-baldintzek okerrera egin dute azken urteotan. Langileen gehiengoak ikusi du beren soldata murrizten, aldi berean lan karga handitu eta enpresarekin lan baldintzak negoziatzeko gaitasuna desagertzen zaielarik.

Hori da Deusto Gizarte Barometroak jaso duen emaitzetako bat. Seihilean behin egiten du Deustuko Unibertsitateak inkesta. Neguko barometroan ere, langabezia izan da herritarrak gehien arduratzen dituen gaia (%65).

Langabeziaren ondotik, herritarrak gehien arduratzen dituen gaiak ondorengoak dira: egoera ekonomikoa (% 40) eta lan baldintzen kalitatearen galera (%33). Goizean egindako prentsaurrekoan eman dituzte datuak ezagutzera.

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren inguruan ere galdegin du ikerketak. Galdetutakoen %25ak dionez, ez du gaiaren inguruan iritzirik emateko irizpiderik, beraz, ez du erantzunik eman. %8a bat dator laguntza horiek jasotzeko irizpideekin eta dauden moduan jarraitu beharko luketela uste du. %32ak laguntzak oso polarizatuta daudela dio eta %36a laguntzak murriztearen alde agertu da.

Politika eta zerbitzu publikoak

Politika eta zerbitzu publikoek jasandako murrizketa euskal herritarren ardura nagusien artean daude. Herritarrek era negatiboan baloratzen dituzte gizarte zerbitzuak, pentsioak, Lanbide eta etxebizitza eta I+G politikak. Osakidetza da berriz ere hoberen baloratua zerbitzu publikoa.

Gainera, gizarte eragile nagusiekiko mesfidantza maila altua dago herritarren artean. Sindikatuek ez dute gainditzerik lortu, ez eta patronalak. Enpresa-erakundeekiko mesfidantza are handiagoa da.

Euskal herritarren gehiengoa (%61) etorkinen populazioari bideratutako hezkuntza politiken alde azaltzen da, politika horiek etorkizunean euskal gizarteari on egingo dioten inbertsioa direla kontsideratuz.

Erabaki politikoak

Herritarren %84ari erabaki politikoetan nolabaiteko parte-hartzea izatea gustatuko litzaioke. %70ak gai ekonomikoen inguruan eta maila lokaleko arazoen inguruan erabakitzeko erreferendumak ospatzeko nahiko luke. %47a Euskadiren independentziaren inguruko erreferenduma egitearen alde azaldu da.

Ia euskal herritar guztiek (%93) konpartitzen dute gobernu zentralean ustelkeria dagoenaren pertzepzioa. Eusko Jaurlaritzan eta Aldundietan ustelkeria dagoenaren pertzepzioa herritarren %40ak dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Deustuko Unibertsitatea