Gizartea -

Gertakaria

Pistola zeraman gizon batek lapurretan egin du Bakioko banku batean

La Caixa bankuko langileetako bati pistolarekin mehatxu egin eta lapurretan egin du.

Lapurreta izan den lekua. Argazkia: EiTB
Lapurreta izan den lekua.
Lapurreta izan den lekua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaputxadun gizonezko batek lapurretan egin du Bakion (Bizkaia), La Caixa bankuaren sukurtsal batean, pistolarekin langileetako bati mehatxu eginda. Dirua eskuratu ondoren, lapurrak ihes egin du.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30 baino lehentxeago izan da lapurreta, bankua irekitzera zihoazenean.

Gaizkileak pistola batekin mehatxatu du langilea, eta eskura zuen diru guztia emateko agindu dio, ihes egin aurretik.

Ertzaintzak lapurra bilatzeari ekin dio berehala, baina oraindik ez dute harrapatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio