Gizartea -

Abenduak 21

Jendetza bildu da Donostian, San Tomas ferian

Eguraldiak lagunduta, jende andana gerturatu da Gipuzkoako hiriburura. 380 kiloko Maikruz txerria izan da protagonista nagusia.

Jendetza bildu da igamnde honetan Donostian. Argazkia: Pako Kastellanos
Jendetza bildu da igamnde honetan Donostian.
Azokak eta festak, janak eta edanak, Donostiako plazak bete dituzte

1:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian, San Tomas eguneko azoka tradizionala egin dute igande honetan. Aurtengoa bereziki jendetsua izan da, igandea suertatu delako eta eguraldia lagun izan delako. Hala, jende andana elkartu da ferian, goiz-goizetik.

Txistorra, taloak, gazta, gozoak eta eskulanak saltzeko, 235 postu atondu dituzte, 2013an baino 25 gehiago.

Lehen orduetatik Maikruz txerriak piztu du ikusmina Konstituzio plazan. Bost urteko animalia da, eta Leitzako Arro baserritik ekarri dute. Azkenean, 380 kilo hartu ditu.

Santo Tomas Donostia 2014 EFE

(Maikruz txerria. Argazkia: EFE)

Txistorra eta beste hainbat jaki dastatzeaz gain, azokak erosketak egiteko aukerak eskaintzen ditu eta lehiaketak ere egin dituzte. Horien artean nabarmentzekoa da Euskadiko 19. txistorra lehiaketa.

Konstituzio plazan dago jaiaren erdigunean, baina auzoetan ere izan da zertaz gozatua.

San Tomas Donostia EITB

(Jai-giroa, goizean goiz. Argazkia: EITB)

Okendoko animalien azokan elkartu dira etxeko txikienak, eta barazki eta txorimalo lehiaketak egin dituzte, pilota partidekin eta bestelako herri kirol erakustaldi batzuekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak San Tomas azoka Bilbo Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadiko feriak