Gizartea -

Polemika

Etorkinak identifikatzeari utz diezaiotela eskatu du SOS Arrazakeriak

Lapurretak saihesteko Sestaoko Ertzain-etxeko plana kritikatu du. Horren arabera, "lapurreta egin dezaketelakoan, arabiarrak, drogazaleak eta susmagarriak" identifikatu behar dituzte agenteek.

Lapurretak saihesteko, Sestaoko erdigunean magrebtarrak identifikatzeko plana zuen Ertzaintzak.
Lapurretak saihesteko, Sestaoko erdigunean magrebtarrak identifikatzeko plana zuen Ertzaintzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fede Garcia SOS Arrazakeriaken bozeramaileak salatu duenez, Ertzaintzak etorkinak identifikatzeko plan bat du, bortxaz egindako lapurretak saiheste aldera. Hala, "bidegabekeria hori konpontzeko" eskatu dio Segurtasun Sailari.

Garciak azaldu duenez, Sestaoko (Bizkaia) Ertzain-etxeak bortxaz egindako lapurretak saihesteko plana jarri zuen martxan 2013ko azken hiruhilekoan. Horren arabera, agenteek "susmagarri, arabiar eta drogazaleak " identifikatu behar zituzten astegunetan Sestaoko erdiguneko kaleetan,  "lapurreten balizko egileak" izan zitezkeelakoan. Asteburu eta jaiegun bezperatan, aldiz, "gazte magrebtarrak" identifikatzeko eskatu zieten agenteei.

SOS Arrazakeriak Gasteizen eskainitako prentsaurreko batean azaldu duenez, Arartekoak berak plana gaitzesteko txostena kaleratu berri du.

Arartekoaren iritzian, "arrazaren arabera egindako identifikazio horiek ez dira justifikagarriak". Are, "estereotipo eta aurreiritziak sustatzen laguntzen dute", agertu du.

SOS Arrazakeriak Ertzaintzaren plana salatu eta Arartekoaren txostena txalotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Sestao albisteak Arrazismoa albisteak