Gizartea -

2015eko lehen jaiotzak

Nora, Euskal Herrian 2015ean jaiotako lehen haurra

00:04an jaio da Mendaroko Ospitalean (Gipuzkoa). Handik gutxira, 00:22an eta Donostiako Ospilean, jaio da Unai, urte berri honetan mundura etortzen bigarrena.

Nora da Euskal Herrian 2015ean jaio den lehen haurra

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nora du izena Euskal Herrian 2015ean jaiotako lehen haurrak. Neskatoa Mendaroko Ospitalean (Gipuzkoa) etorri da mundura, gauerditik lau minutu bakarrik pasatu zirenean, Osakidetzak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.

Jaiotzen bigarrena ere, gipuzkoarra izan da. Unai izeneko mutil bat munduratu da Donostiako Ospitalean, 2015eko urtarrilaren 1eko 00:22an.

Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) 01:25ean jaio da lehen umea, hau ere mutila. Basurtuko Ospitalean ia ordubete gehiago (02:15) itxaron behar izan dute lehen haurra ikusteko: neska bat izan da, kasu honetan. Gasteizko Txagorritxu Ospitalean (Araba), bestalde, 11:00etara arte behintzat, ez da umerik jaio.

Nafarroari dagokionez, Tuterako Sofia Erregina Ospitalean sortu da lehen haurra. 04:05ean jaio da Valtierran bizi den bikote poloniar-bulgariarra baten alaba: Helena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE albisteak Umeak azken ordukoa Gurasoak  gaur Gizartea