Gizartea -

Nafarroan

Carcarreko 80 urteko bizilagun baten bila ari dira

Bilaketa atzo gauean hasi zen, bizilaguna bizi den adinekoen egoitzara itzuli ez zela konturatu zirenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Larrialdietako Agentziak atzo desagertu zen 80 urteko Carcarreko bizilaguna bilatzeko lanak indartu ditu gaur. Bizilaguna ez zen bizi den adinekoen egoitzara itzuli ilunabarrean.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, arratsaldeko zortzietan egoitzara itzuli ez zela ikusita, senitartekoek desagerpenaren berri eman zuten. Ordu bat beranduago hasi ziren bilaketa lanak egoitzaren inguruan. Gau osoan patruila bat inguruan izan da.

80 urteko bizilagunaren bilaketan ondorengoak ari dira parte hartzen: Lodosako suhiltzaileak, Foruzaingoaren eta Guardi Zibileko kideak, Nafarroako Gobernuko helikopteroa, Gurutze Gorriko boluntarioak, Ebys elkarteko eta Salbamentuko txakurrak, egoitzako langileak eta bizilagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak