Gizartea -

Nafarroan

Carcarren desagertutako 80 urteko auzokidearen gorpua aurkitu dute

Senitartekoek desagerpenaren berri eman zuten joan den ostegunean, bizi zen adinekoen egoitzara itzuli ez zela ikusita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean Carcarren (Nafarroa) desagertutako 80 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu dute ibaiaren ondoko zonalde batean, bizi zen egoitzatik hurbil, alegia. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, hilotza larunbat honetako 11:30ak aldera aurkitu dute.

Senitartekoek haren desagerpenaren berri eman zuten ostegunean, 20:00etan egoitzara itzuli ez zela ikusita.

Lodosako suhiltzaileek, Foruzaingoaren eta Guardia Zibileko kideek, Nafarroako Gobernuko helikopteroak, Gurutze Gorriko boluntarioek, Ebys elkarteko eta Salbamentuko txakurrek, egoitzako langilek eta hainbat bizilagunek parte hartu dute bi egun hauetan izandako bilaketa lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa