Gizartea -

Gipuzkoa

Bi ertzain kutsatu dira kea arnastuta Ordizian izandako sute batean

Sutea gauerdian piztu da, antza denez, berogailu batean. Goizaldeko 01:00erako suhiltzaileek garrak itzali dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako bi agente kutsatu dira kea arnastuta Ordiziako (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztutako sute batean eta, gainera, etxebizitza eraikineko bizilagunak atera behar izan dituzte.

Sua gauerdian piztu da, bart, Okorro kaleko etxebizitza eraikin txiki batean, Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

Bertoko bizilagunek eman diete larrialdi zerbitzuei gertaeraren berri, eskaileretan kea pilatu dela antzeman dutenean. Hortaz, etxetik alde egin eta kalera irten dira.

Ertzaintzako eta Suhiltzaileetako zenbait dotazio bertaratu eta bi agente kutsatu dira, sutean sortutako ke toxikoa arnastuta; hori dela eta, Zumarragako ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileek, bestalde, 0:45etarako garrak itzali dituzte eta, horren ostean, auzokoak euren etxeetara itzuli dira.

Lehenengo lekukotzen arabera, sutea etxebizitza bateko berogailu batean piztu da, ke piloa eraginda.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Suteak