Gizartea -

Gertaera

Butano-gasa arnastu duen bikote bat ospitaleratu dute, Basaurin

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gertaera 21:15ean jazo zen, Basauriko Particular de Asturias kaleko lehenengo zenbakian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko bizilagun bat eta horren bikotekidea Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte bart, butano-gasa arnasteagatik. Bikotearen etxebizitzako berogailuak matxura bat izan du eta, ondorioz, intoxikatu egin dira.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gertaera 21:15ean jazo zen, Basauriko Particular de Asturias kaleko lehenengo zenbakian.

Bikoteak gasa usaina atzeman zuen etxean eta, zorabiatuta sentitu ondoren, telefonoz larrialdi zerbitzuetara hots egin zuten.

Anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian?