Gizartea -

Desfilea

Errege Magoen desfilerako goxokiak lapurtu dituzte Durangon

Goxokiz beteriko kutxak (700 kilo guztira) Durangoko elizan gordeta zeuzkaten. Larunbatean, 14:30ak aldera, lapurtu zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Magoek Durangon banatu behar zituzten goxokiak lapurtu dituzte ezezagun batzuek. Hala ere, dagoeneko egoera konpondu dutela eta gaur arratsaldeko desfilean goxokiak emango dituztela iragarri dute antolatzaileek.

Goxokiz beteriko kutxak (700 kilo guztira) Durangoko elizan gordeta zeuzkaten. Larunbatean, 14:30ak aldera, lapurtu zituzten. Sarrerako ate bat apurtu eta goxokiak eraman zituzten. Horrez gain, eliza barruan aurkitu zuten dirua eta zenbait objektu ere lapurtu zituzten.

Dagoeneko erosi dituzte gaur arratsaldean egingo duten desfilerako goxokiak. “Lapurrek ilusioa kendu nahi zieten Iurreta eta Durangoko umeei, baina ez dute lortu”, adierazi dute antolatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Durango albisteak Errege Magoen desfileak