Gizartea -

Operatiboa

Ostiralean desagertu zen bizilagunaren bila jarraituko dute Basaurin

Ibaizabal ibaian aritu ziren atzo 47 urteko gizonezkoaren bila, Basauriko Santa Ana auzoan hasi eta Bilboko Bolueta auzoraino, baina ez zuten aurkitu.

Basaurin desagertutako gizon baten bila dabil Ertzaintza

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostiraletik desagertuta dagoen Basauriko bizilagun baten bila jarraitzen du Ertzaintzak. Hala ere, operatiboa ez du gaur martxan jarri.

Ibaizabal ibaia arakatu zuten atzo 47 urteko gizonezkoa topatu nahirik. Basauriko Santa Ana auzoan hasi eta Bilboko Bolueta auzoraino egin zuten miaketa, baina ez zuten haren arrastorik aurkitu.

Gizona ostiralean desagertu zen, eta, ordu gutxi batzuk geroago jarri zuen salaketa familiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak