Gizartea -

Dokumentazioa

'Charlie Hebdo' jomugan, fundamentalismoaren kontrako kritikengatik

Astekari satirikoak hainbat eraso jasan ditu Mahomaren karikaturak argitaratzen hasi zenetik; izan ere, Islamak debekatu egiten du pertsonaia erlijioso horren irudiak egitea.

'Charlie Hebdo'ren azala. Argazkia: charliehebdo.fr
'Charlie Hebdo'ren azala.
'Charlie Hebdo'ren azala. Argazkia: charliehebdo.fr

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charlie Hebdo aldizkari satiriko frantziarrak, gaur eraso terrorista jasan duenak, iraganean ere izan ditu arazoak Mahomaren karikaturak argitaratzeagatik; izan ere, Islamak debekatu egiten du pertsonaia erlijioso horren irudiak egitea, eta horregatik sute bat eragin zuten aldizkariaren egoitzan eta eraso informatikoak jasan ditu webguneak.

Aldizkaria, ausarta eta lotsagabea, 1992an sortu zuen François Cavanna idazle eta kazetariak, 2014ko urtarrilaren 29an hil zenak, eta bere lekua hartu zuen gero Charb marrazkilariak, joera berdinari eutsiz.

Muturreko islamisten haserre handiena eragin duen azaletako batean Mahoma profeta agertzen zen gurpildun aulki batean eserita, errabino batek bultzatuta, honako mezuarekin: "Ez da haserretu behar", eta gainean "Ukiezinak" (izen bereko pelikula frantziarrari erreferentzia eginez).

Charlie Hebdo-k biluzik ere marraztu du Mahoma, eta gaur arteko eraso okerrena 2011ko azaroan jasan zuen, profeta musulmanen karikaturak argitaratu ostean erredakzioari su eman baitzioten.

Gertakari horren ostean aldizkaria berriro argitaratzen hasi ziren, ildo satiriko berarekin, eta azalean musulman bat marraztu zuten, marrazkilari bati ezpainetan musu ematen: "Maitasuna gorrotoa baino indartsuagoa da2.

Ale horretan, integrismo musulmanari eta kristauari kritika gogorrak egin zizkioten, eta zuzendariak, Charbek, nahi zuten gaiaren inguruko txantxak egiteko eskubidea aldarrikatu zuen Charlie Hebdoko marrizkali eta kazetarientzat.

2013ko urtarrilaren 3an, webguneak eraso informatikoa jasan zuen, aurreko egunean Mahomaren biografiaren komikiarekin gehigarri berezi bat argitaratu eta gero.

Gainera, aldizkari frantziarra islamisten gorrotoaren erdian egon zen, Jyllands-Posten egunkari danimarkarrak 2005ean argitaratu zuen bonba-durbantearen marrazkia argitaratu zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea