Gizartea -

Madril

Alarma faltsu batek 'El Pais' egunkariaren egoitza hustera behartu du

15:00ak aldera pakete susmagarri bat ikusi dute eraikinean, Madrilgo Miguel Yuste kalean. Badaezpada egunkariaren egoitza hustea erabaki du Poliziak.

'El Pais' egunkariaren egoitza hustu dute Madrilen. Argazkia: EiTB
'El Pais' egunkariaren egoitza hustu dute Madrilen. Argazkia: EiTB
'El Pais' egunkariaren egoitza hustu dute Madrilen. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Pais egunkariaren egoitza hustu behar izan dute Madrilen, Polizia Nazionaleko iturriek eta egunkariak berak Twitter sare sozialean baieztatu dutenez. Alarma faltsua izan da, baina eraikina ordubete hutsik egon da.

El Pais-eko egoitzak ordubete hutsik eman du pakete susmagarri batengatik. Alarma faltsua izan dela baieztatu du Poliziak”, azaldu du egunkariak sare sozialean.

15:00ak aldera pakete susmagarri bat ikusi dute eraikinean, Madrilgo Miguel Yuste kalean, egunkariko iturriek baieztatu dutenez. Badaezpada egunkariaren egoitza hustu du Poliziak.

Ondoren, 15:45 aldera, Libertad Digital, esRadio, 20 minutos eta El Economista-ko egoitzak hustu dituzte. Bertan ere pakete susmagarriak ikusi dituzte, baina alarma faltsua izan da, Polizia Nazionaleko iturriek erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea