Gizartea -

Sutea

Mutrikuko zazpi bizilagun ospitaleratu dituzte bart, kea arnastuta

Erredura larriak ditu zaurituetako batek. Gainerakoak ospitalera eraman dituzte, kea arnastu baitute. Gaizki itzalitako zigarro batek piztu du sua.

Sutea zigarroa piztuta lokartu duenean sortu da

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mutrikuko zazpi bizilagun ospitalera eraman dituzte bart, kea arnastu baitute: sei Mendaroko Ospitalera eraman dituzte, eta zazpigarrena, Gurutzetara. Azken horrek, kea arnastu du eta erredura larriak ditu.

Zortzi solairuko eraikin bateko beherenengoan piztu da sua, Mutrikuko Txurruka auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, baliteke gaizki itzalitako zigarro batek eragin izana.

Antza, koltxoi batek hartu du su, eta, ondoren, ke-laino handia zabaldu da eraikin osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Mutriku albisteak