Gizartea -

Stop Kaleratzeak

Hiru etxebizitzen enkantea bertan behera gelditu da Eibarren

Eskaera bertan behera utzi du Barclays banketxeak eta enkatea ez da azkenik burutu. Stop Kaleratzeak taldak bilkura egin du.

Eibarko epaitegiaren atarian bilkura egin dute
Stop kaleratzeak
Eibarko epaitegiaren atarian bilkura egin dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarren enkantera atera behar zituzten hiru etxebizitzen enkantea bertan behera utzi du Barclays banketxeak, Stop Kaleratzeak Taldeak jakitera eman duenez. Hiru etxebizitzak abal hipotekario moduan erabili zituzten hiru familiek. Taldearen arabera, herritarren mobilizazioak geldiarazi du banketxearen asmoa.

60 lagun inguru bildu dira goizeko 9.30ean Eibarko epaitegiaren aurrean. Bertan ziren Stop Kaleratzeak taldeko Maite Ortiz eta Jose Maria Erauskin abokatuak, Luis Mari Leizeaga taldeak Deba Barrenan duen bozeramailea eta Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea.

Leizeagak jakitera eman duenez, enkantea 10:30ean egin behar zuten, baina ordu bat lehenago, Barclays banketxeak prozesua bertan behera uzteko zuen asmoaren berri izan dute.

“Konponbide bat bilatzeko asmoz, eta errealitatera egokitutako kuotak zehazteko asmoz, negoziazioa hasiko dute orain abokatuek eta banketxeko ordezkariek. Ate berri bat ireki da”, gaineratu du bozeramaileak.

Igeltserotza negozio baten jabeek enpresa bideratzeko mailegu bat eskatu zuten eta euren etxebizitzak jarri zituzten abal moduan.  Ezin izan zuten, ordea, zorra kitatu eta etxebizitzen enkantea gaurko iragarri zuten.

Leizeagak onartu duenez, “enkantea egiteko eskaera atzera bota duten banketxeak izan dira, baina banketxe guztiek ez dute jarrera bera, maileguen baldintzak gehiegizkoak izan arren”.

Prozesua puntu horretan gelditu izanak egoera errazten duela onartu du Stop Kaleratzeak taldeko bozeramaileak, enkantea agindu ondoren ekintzak “zailagoak” baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Eibar Kaleratzeak gaur Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Higiezinen merkatua gaur