Gizartea -

Atxiloketa

Atxilotu bat, Urteberritan Portugaleten izandako eraso baten ildotik

Erasoa urtarrilaren 1ean izan zen, Portugaleten. Biktima ezagun zituen hiru mutilekin eta neska batekin elkartu zen, eta, antza denez, haietako batek kolpe latza eman zion buruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du Santurtzin, Urteberri egunean beste mutil bati erasotzea egotzita. Gertaera Portugaleten izan zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak ohar batean jakitera eman duenez, atxiloketa atzo izan zen. Atxilotuari lesio-delitu bat egotzi diote.

Erasoa urtarrilaren 1ean izan zen, 11:30etan, Portugaleteko Gipuzkoa kalean. Biktima hainbat ezagunekin elkartu zen, eta haietako batek buruan jo zuen, konorte barik uzteraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Santurtzi bideoak