Gizartea -

Portugalete

Edukiontzi batean piztutako sute batek kalteak eragin ditu auto batean

Sutea paper-edukiontzi batean piztu da. Herritar batek eman du abisua, 03:00ak aldera. Bertan aparkatutako ibilgailu bateko aurrealdea hondatu dute sugarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldean sute bat piztu da Portugaleteko Diez de Gabiño kaleko paper-edukiontzi batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Sugarrek bertan aparkatutako ibilgailu bateko aurrealdea hondatu dute.

Gertakaria 03:00ak aldera jazo da. Herritar batek SOS Deiak larrialdi-zerbitzuetara deitu du, paper-edukiontzi bat sutan zegoela abisatzeko. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

Bertan aparkatuta zegoen ibilgailu bateko aurrealdeak kalteak jasan ditu. Suhiltzaileek berehala itzali egin dute sutea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea