Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Arrisku handiko 100 leku identifikatzen ditu uholdeen plan berriak

Horien artean, Urumeako arroa eta Zarautzeko eta Donostiako kostaldea Gipuzkoan; Cadagua eta Gobelako arroak Bizkaian eta Zadorrako arroa Araban goraipatu ditu Segurtasun sailburuak.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uholde arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plan Berezi berri bat onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoan Uholde Arrisku Handiko Tokiak zehaztu ditu Exekutiboak, guztira, 100 bat. Azken hamarkadako uholdeetan ikasitakoa eta hobekuntza guztiak barneratzen ditu plan berriak.

Aurreko egitasmoa 1999ko ekainetik indarrean zegoen. Plan berria Gobernu Kontseiluak onartu eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman du.

Tresna berriarekin uholdeek eragindako kalte pertsonalak eta materialak murriztu nahi dituztela azaldu du Beltran de Herediak. Uholdeak gertatzen direnean ekiteko protokoloa ezarri nahi du egitasmoak.

ARPSI

Uholde Arrisku Handiko Tokiak (ARPSI) zerrendatzen ditu planak, eta baita leku bakoitzaren arriskugarritasuna zehaztu ere. Urak estali ditzakeen errepideak, kaleak, eraikinak edo lantegiak aipatzen ditu egitasmoak. Era berean, kalteek suposa ditzaketen kostu ekonomikoak aurreikusten ditu.

Uholde-lurren artean, Urumeako arroa eta Zarautzeko eta Donostiako kostaldea Gipuzkoan; Cadagua eta Gobelako arroak Bizkaian eta Zadorrako arroa Araban goraipatu ditu Beltran de Herediak.

Gainera, Euskadiko Babes Zibilaren Plana (LABI) berriz aztertzeko dekretua onartu du Gobernu Kontseiluak. Horrela, larrialdietako hiru faseak “modu argiago” batean ezberdindu nahi ditu: alerta, larrialdia eta berreskuratze fasea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak