Gizartea -

Frantzia

Dieudonne umorista atxilotuta, terrorismoaren apologia egitea egotzita

Dieudonne M'Bala M'Bala umoristak Amedy Coulibalyren gisan sentitzen zela idatzi zuen Facebookeko haren profilean. Amedy Coulibalyk supermerkatu judutarraren aurkako erasoa egin zuen.

Dieudonne M'Bala M'Bala umorista atxilotu dute, terrorismoa goratzea leporatuta. Argazkia: EFE
Dieudonne M'Bala M'Bala umorista atxilotu dute, terrorismoa goratzea leporatuta. Argazkia: EFE
Dieudonne M'Bala M'Bala umorista atxilotu dute, terrorismoa goratzea leporatuta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Dieudonne M'Bala M'Bala umorista atxilotu du Parisen, terrorismoaren apologia egitea egotzita, Le Monde egunkariak berri eman duenez. Dieudonne M'Bala M'Balak Amedy Coulibaly bezala sentitzen zela idatzi zuen Facebookeko haren profilean. Amedy Coullibalyk bost pertsona hil zituen pasa den astean: udaltzain bat kalean eta lau judutar supermerkatu judutar batean.

Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren eta supermerkatu judutar baten kontrako erasoen ondotik, Dieudonnek eskutitz bat idatzi zuen Facebooken haren profilean, Bernard Cazeneueve Frantziako Barne ministroari zuzenduta. Dieudonnek jazartua, "etsai nagusia" balitz bezala, eta "Amedy Coulibaly gisa" sentitzen zela adierazi zuen. Amedy Coulibalyk udaltzain bat hil zuen Charlie Hebdoren kontrako atentatuaren biharamunean eta, hurrengo egunean, lau judutar hil zituen Parisko supermerkatuan.

Dieudonneren Facebookeko orrian haren atxiloketa baieztatu dute. Le Mondek berri eman duenez, terrorismoaren apologia egitea egotzita, haren kontra irekitzen duten bigarren ikerketa da.

2014ko irailean atxilotu egin zuten, Estatu Islamikoak hildako kazetari estatubatuar baten heriotzari buruzko bromak egiten zituen bideo bat zabaltzeagatik.

"Ez dira adierazpen askatasuna, antisemitismoa, arrazismoa eta eta Holokaustoren ukazioa nahastu behar", adierazi zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak Dieudonneren adierazpenen inguruan galdegin ziotenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak