Gizartea -

Denboralea

Bi lagun artatu dituzte San Inazion, kea arnastegatik

Bestalde, haizeak Ballonti Portugaleteko merkatalguneko teilatuaren zati bat eraman du bart, eta euria barrura sartu da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeak Ballonti Portugaleteko merkatalguneko teilatuaren zati bat eraman du bart, eta euria barrura sartu da.

Suhiltzaileek lortu dute teilatua konpontzea, baina, euriaren eraginez, hainbat dendek kalteak pairatu dituzte.

Hala ere, goizean zehar jakinaraziko dute kalteak zenbatekoak izan diren.

Bestalde, Bilboko San Inazio auzoan sutea izan da, Larrako Torre kaleko etxebizitza batean.

Bi bizilagun Basurtuko erietxera eraman behar izan dituzte, kea arnastuta.  Eraikineko bizilagun guztiak atera dituzte, eta batzuk etxera itzuli ahal izan dute. Besteak, etxea kaltetuta dagoenez, kanpoan igaro dute gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete argazkiak Eguraldia Bilbao