Gizartea -

Zundaketak

Kanarietan petrolioa bilatzeko prospekzioak amaitu ditu Repsolek

Zundaketetan atzeman duten petrolioaren kalitate eta bolumen eskasagatik utzi dituzte bertan behera bilaketa-lanak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsol Konpainiak bertan behera utzi ditu Kanariar Uharteetan petrolioa bilatzeko joan den urteko azaroan abiatutako zundaketa-lanak. Atzemandako petrolio laginak aztertu ondoren, gasa (metanoa eta hexanoa) egon badagoela baieztatu dute, baina ez ateratze-prozesu bat abiarazteko adina: kopuruari dagokionez, gutxi, eta kalitate eskaseko petrolioa dela baieztatu du, konpainiako iturriek esan dutenez.

Kanarietako lur-azpian petrolio eta gas biltegiak topatu dituzte, baina urez beteta; aurkitutako hidrokarburoak geruza oso mehetan edo ustiatu ezin direnetan daude.

Repsolek azaldu duenez, ez da prospekzio gehiago egingo Kanariar Uharteetan. Rowan Renaissance zundaketetarako erabili dute ontzia Angolara eramango dute, berriro, Repsol herrialde hartan egiten ari den prospekzioetarako.

Urtarrilaren 11an egindako zundaketetan 3.093 metroko sakonerara iritsi zirela esan du petrolio-konpainiak. Bertako ezaugarri geologikoen datuak bildu eta aztertu dituzte.

Espainiako Gobernuak kasu hauetarako ezartzen duen segurtasun protokoloa aintzat hartuta, datorren astean itxiko dute behin betirako zundaketak egiteko putzua.

Orotara, ikerketa-lan hauetan 50 enpresatako 750 profesionalek hartu dute parte. Repsolen arabera, ingurugiroari dagokion legedia zorrotz errespetatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Repsol albisteak