Gizartea -

Sutea

Langile bat zauritu da sute batean Altsasun, kea arnastuta

Lantegia erabat kiskali da eta ondoko teilatua ere kaltetua izan da. Halaber, sutean hiru ibilgailu erre dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da, kea arnastuta, Altsasuko Ibarrea industrialdeko tailer mekaniko batean izandako sutean, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez.

Sua kontrolpean dute, baina suhiltzaileek garrak erabat itzaltzeko lanean jarraitzen dute.

17:45ean jaso dute sutearen abisua. Lantegia erabat kiskali da eta, gainera, ondoko teilatua ere kaltetua izan da. Halaber, sutean hiru ibilgailu erre dira: traktore bat, furgoneta bat eta auto bat.

Guardia Zibilak ikerketa zabaldu du sua zerk eragin duen argitzeko.

Sutearen tokira, Altsasuko, Cordovillako eta Aguraingo suhiltzaileak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak