Gizartea -

Erasoa

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, beste bati labanaz erasotzeagatik

Gaueko hamabietan, Bilboko erdigunean, bi pertsona beste bati eraso egiten ari zirela ikusi du Ertzaintzaren patruila batek, eta berehala atxilotu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu bart Bilbon, pertsona bati labanaz eraso egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gaueko hamabietan, Bilboko erdigunean, 38 eta 39 urteko bi pertsona beste bati eraso egiten ari zirela ikusi du Ertzaintzaren patruila batek, eta berehala atxilotu ditu. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, biktima droga erosten ari zenean hasi da liskarra. Biktimak lepoan eta sabelean arma zuri batez egindako zauriak zituenez, Gurutzetako ospitalera eraman dute eta ebakuntza egin diote bertan. Horrez gain, zaurituak urdail barruan kokaina zuela baieztatu du Ertzaintzak; hortaz, droga-trafikoa egotziko diote.Atxilotuek aurrekari polizialak dituzte, Ertzaintzaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Ertzaintza