Gizartea -

Ustelkeriaren aurka

Bi lagun atxilotu dituzte Valentziako Arteen Jauregiko miaketan

Helga Schmidt arduradunari ustezko irregulartasunak leporatu dizkiote. Hala ere, auzia sekretupean mantentzea erabaki du epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bi lagun atxilotu ditu gaur, Valentziako Arteen Jauregian egin duen miaketan. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak agindutako operazioaren baitan egin dituzte atxiloketak. Helga Schmidt arduradunari ustezko irregulartasunak leporatu dizkiote, baina auzia sekretupean mantentzea erabaki du epaileak.

Ikerketa bukatu bitartean, Helga Schmidt kargutik kentzea erabaki du Valentziako Gobernuak.

Miaketa hasi aurretik, langile batzuk eraikinetik atera ditu Poliziak, Jauregiko iturriek baieztatu dutenez.

Generalitateak 2013. urtean landutako txosten baten arabera, Helga Schmidtek legezkoak ez ziren kontratu batzuk sinatu zituen; izan ere, aldi berean Jauregiko arduraduna eta enpresa bateko kontseilaria izanda, azken horri zenbait kontratu egokitu zizkion. Kontratu horien iragarpen ofizialik ez zuen egin.

Maria Jose Catala Kultura kontseilariak atzo azpimarratu zuenez, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza da operazioa eta ikerketa egin behar duena. Hortaz, Fiskaltzak argitu beharko du Helga Schmidtek irregulartasunik egin duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea