Gizartea -

Gertakaria

Lapurretan egin dute, pistolak eskuan, Erriberriko banku batean

Dirua eramatea lortu dute, eta, zorionez, ez da inor zauritu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maskara zeramaten bi lagunek lapurretan egin dute, pistolak eskuan, Erriberriko banku batean, baina ez da zauriturik izan, Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez.

Lapurreta 13:45 aldera izan da, Santander bankuaren sukurtsal batean; eta adierazpenik egin nahi izan ez badute ere, bertako langileek esan dute ondo daudela.

Bi lapurrak sartu direnean, bi langile eta bost bezero zeuden bankuan, eta "arma laburren mehatxupean, egiazkoak edo gezurrezkoak izan zitezkeen bi pistolarekin", gela batean sartzera behartu dituzte, aipatu iturrien arabera.

Guardia Zibilak uste du oinez alde egin dutela lapurrek, eta eraman duten diruari dagokionez, ez dute zehaztu zenbat izan den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Erriberri albisteak