Gizartea -

Murtzian

Nerabereekin sexua eskaintzen zuen prostituzio-sarea desegin dute

Guztira 29 lagun atxilotu ditu poliziak Murtzian, prostituzio sare horrekin harremana izan dezaketelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 29 lagun atxilotu ditu Murtzian, prostituzio sare batekin harremana izan dezaketelakoan. Sare horretan 14 eta 17 urte arteko neskatoekin sexu-harremanak eskaintzen zituzten.

Poliziak jakitera eman duenez, guztira 400 nerabe eskaini egiten zituzten argazki-liburu baten bitartez. Katalogoa Interneten ere eskegita zuten.

Ikastetxeetako lagunen bitartez, diskoteketan edota lan eske Interneten jarritako iragarkiak erabilita, nerabeekin harremanetan jartzen ziren sare horretako buruzagiak. Tabernetan edota umeak zaintzen lan egin nahi zuten adingabeak aukeratzen zituzten, batik bat, eta masajista lanak eskaintzen zizkieten. Ikerketan, Espainiako lau adingabe eta nazioarteko beste zortzi identifikatu dituzte. Hiru etxebizitza eta bi toki publiko miatu ditu Poliziak dagoeneko. Bi ibilgailu eta dokumentazio ugari atzeman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Espainia bideoak Nerabezaroa albisteak