Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Clara Campoamor elkartea, akusazio partikularra Abadiñoko krimenean

Inputatuari hilketa bakoitzarengatik 25 urteko espetxe-zigorra eskatuko du elkarteak. Gainera, emazteari emandako tratu txarrengatik epaitzea nahi du elkarteak.

Manifestazioa Abadiñon. Artxiboko irudia: EiTB
Manifestazioa Abadiñon. Artxiboko irudia: EiTB
Manifestazioa Abadiñon. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñoko krimenaren akusatuak amaginarreba emaztea hil eta bost ordu geroago akabatu zuen 2014ko abenduaren 10ean, akusazio partikularraren txostenen arabera. Clara Campoamor elkartea akusazio partikularra izango da auzian. Elkartearen hitzetan, hilketak “deliberamendu eta azpikeriaz” egin zituela demostratzen du horrek.

Inputatuari hilketa bakoitzarengatik 25 urteko espetxe-zigorra eskatuko dutela adierazi du Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkarteko presidenteak. Gainera, emazteari emandako tratu txarrengatik epaitzea nahi dute.

Prozeduran ordezkatzeko eskatu zion familiak Clara Campoamor elkarteari. Hasiera batean, Abadiño Udalak akusazio gisa aurkezteko borondatea azaldu zuen, baina elkarteak biktimen senitartekoen interesak defendatu behar zituela jakin zuenean ez egitea erabaki zuen.

Plangintza

Benito Quintairosek krimen bikoitza prestatu zuela uste du akusazio partikularrak. Helburua emaztearen ondasunak bereganatzea eta “maitalearekin” bizitza berri bat hastea zen, elkartearen esanetan. Horregatik, Mari Luz Alejo emaztea eta Amelia Rodriguez Sardon amaginarreba kolpeka hil zituela uste du elkarteak. Ondoren, bere aroztegian eraso egin ziotenaren itxurak egin zituen inputatuak.

Clara Campoamor elkartearen ahotan, Mari Luzen ama alaba hil eta bost ordu geroago akabatu zuen akusatuak, ondorioz, hilketak “deliberamendu eta azpikeriaz” egin zituen, Amelia Rodriguezen kasuan batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Abadiño azken ordukoa Durangaldea gaur