Gizartea -

Bizkaia

Hiru auto kiskali dira zaborrontzi batek su hartu eta gero, Barakaldon

Gertaera 02:00ak aldera jazo da, Zuberoa kalean; oraindik argitzeko dago zelan sortu den sua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edukiontzi batek su hartu du gaur goizaldean Barakaldon, eta, ondorioz, inguruan zeuden hiru ibilgailu kiskali dira, bertoko Udaltzaingoak informatu duenez.

Gertaera 02:00ak aldera jazo da, Zuberoa kalean; oraindik argitzeko dago zelan sortu den sua.

Suak kalte handiak egin ditu inguruan zeuden hiru ibilgailutan. Guztiz kiskalita utzi ditu.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak itzali dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Suteak bideoak