Gizartea -

Bruno Mauricio Zabala kalean

Hiru ibilgailu kiskali dira Bilbon, auto batek su hartuta

Aparkatuta zegoen auto batek su hartu du, eta sugarrek inguruan zeuden auto bat eta motor bat kiskali dituzte. Gertaeraren nondik norakoak argitzeko daude.

Sute batek hiru ibilgailu erre ditu Bilbon

0:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon aparkatuta zegoen auto batek su hartu du gaur goizaldean, eta sutearen ondorioz beste bi ibilgailu ere kiskali dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, gertaera 5:20ak aldera jazo da, Bruno Mauricio Zabala kaleko aparkaleku batean.

Oraindik argitu gabeko arrazoiak direla medio, Seat Scania batek su hartu du, eta sugarrek ondoan zeuden motor bat eta auto bat harrapatu dituzte.

Gertaera izan den lekura joan dira Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak, sutea itzaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Suteak gaur