Gizartea -

Gertakaria

Lau edukiontzi erre dira Donostian

Gauerdian izan da sutea. Edukiontziak guztiz kiskali diren arren, inguruko eraikinak eta aparkatuta zeuden ibilgailuak ez dira kaltetu. Suhiltzaileei itzali dute sua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau edukiontzi erre dira bart Donostian, Tolosa hiribidean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua edukiontzietako batean piztu da, eta, ondoren, ingurukoetara zabaldu da.

Sutea gauerdian izan da, eta edukiontziak guztiz kiskali dira, baina inguruko eraikinak eta aparkatuta zeuden ibilgailuak ez dira kaltetu. Suhiltzaileek itzali dute sua.

Segurtasun Sailak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak