Gizartea -

Nafarroa

Itxialdia amaitutzat eman dute C hepatitisa duten gaixoek

Marta Vera Osasun kontseilariarekin bildu dira goizean eta kaltedunek tratamendu egokia jasoko duten "konpromisoa" lortu dute.

Foruzainek C hepatitisdun gaixoen itxialdia eten zuten. EFE
'Bukatutzat ematen ditugu itxialdiak'

01:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ospitalean itxialdia egiten egon diren C hepatitisak jotako gaixoek amaitutzat eman dute protesta, Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariarekin bildu ostean. Eriek 13 egun eman dituzte itxialdian, gaixotasunaren kontrako botika berria "denei" ematea eskatuz.

ATHENA Nafarroan gibeleko gaixotasunak edo transplanteak dituzten pertsonen elkarteak jakinarazi duenez, kaltedunek tratamendu egokia jasoko duten "konpromisoa" agertu die Vera kontseilariak.

Hala, botika eskatzen duten gaixo guztiei emango dietela agindu du Verak, eta datozen egunetan idatziz jasoko dutela konpromisoa.

Antonio Garcia ATHENAko presidenteak aitortu duenez, egoerak hobera egin du Osasun kontseilariak aurkeztutako proposamenaren ondotik (irizpide klinikoa lehenetsiko zutela iragarri zuen). Garciaren esanetan, gaixo batzuk deitu dituzte jada. Dena dela, "premia duten guztiek epe jakin batean tratamendua jasoko duten bermea" falta zitzaien, eta hori da, hain justu, Verarekin adostu dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN Nafarroako albisteak