Gizartea -

Los Llanos hegazkin-basean

F-16 batek istripua izan du eta hamaika soldadu hil dira Albaceten

Hildakoak ehiza-hegazkineko bi pilotu greziarrak eta Frantziako beste bederatzi soldadu dira. Gainera, beste 20 soldadu zauritu dira. Bost Madrileko La Paz ospitalera eraman dituzte.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Albaceteko hegazkin istripuan zauritutako soldadu frantziar bat hil da

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika soldadu hil dira Greziako F-16 ehiza-hegazkin batek istripua izan eta gero Los Llanoseko (Albacete) hegazkin-basean. Ezbeharrean beste 20 soldadu zauritu dira (frantziarrak eta italiarrak), Defentsa Ministerioak baieztatu duenez.

Hildakoak ehiza-hegazkineko bi pilotu greziarrak eta Frantziako beste bederatzi soldadu dira, identifikazio lanarekin amaitu eta gero Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez.

Gainera, beste 20 pertsona zauritu dira. Bost Madrileko La Paz ospitalera eraman dituzte eta beste guztiak Albaceteko ospitalean daude.

Francisco Javier Garcia Arnaiz jenerala Aireko Estatu Nagusiaren buruzagia hegazkin-basera joan da. Pilotuak hobetzeko eskola du NATOk Los Llanosen.

Aireratzea

Hegazkina aireratu denean gertatu da istripua. Ehiza-hegazkina maniobra bat egiten hasi da, baina indarra galdu du. Hegazkinen aparkaleku batean erori da. F-16 hegazkina NATOko Tactical Leadership Programm (TLP) izenekoaren baliabide bat zen.

Greziako F-16 hegazkina bi Alpha Jet, bi Mirage 2000D eta Frantziako bi Rafaleren gainean erori da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea