Gizartea -

Euskararen Legea Nafarroan

Kontseiluaren ustez zaila da hurrengo ikasturtean lege berria izatea

“Zoritxarrez, atzerapenaren berri izan dugu; beraz, ezin dugu ziurtatu datorren ikasturtean eremu ez euskalduna deritzonean D ereduko ikasgelak irekitzeko aukera izango dugunik”.

Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusia.
Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kotseiluarentzat, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarentzat, "oso zaila" izango da 2015-2016 ikasturtean Nafarroan Euskararen Lege berria indarrean egotea, Parlamentuko eztabaida otsailaren 19ra atzeratu ostean.

"Zoritxarrez, atzerapenaren berri izan dugu; beraz, ezin dugu ziurtatu datorren ikasturtean eremu ez euskalduna deritzonean D ereduko ikasgelak irekitzeko aukera izango dugunik", adierazi du Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak.

Arrazoiak arrazoi (kasu honetan hil den parlamentari bat ordezkatzeko atzeratu dute), Bilbaok uste du "proposamena egiteko legegintzaldiaren amaiera arte itxaroteagatik" gertatu dela atzerapena. Hori horrela, "Legearen onarpena galaraz dezaketen gauzak gertatzeko arriskua" hartzen dutela gaitzetsi du.

Bilbaok esan du "ongietorria" dela lege berria, nahiz eta "adabaki txiki" bat, "egungo legearen aldaketa soil bat", besterik ez izan.

Adierazi duenez, "28 urte daramatzagu Nafarroan euskara armonizatzeko prozesua oztopatu besterik egin ez duen lege baten mende, herritarren hizkuntza eskubideak urratu besterik egin ez dituen lege baten mende".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Euskararen normalizazioa